XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKRIBAUAK (AN, B, G), NOTARIAK (BN)

1. A) Eskribaurik bakar bat ere ezomenda zeruratzen.

B) Ez eskiraurik ez tratularirik ezta zerura gaten. C) Errotazainik (iharazainik) ere ez.

2. Notariendako erraiten dute hemen: Ixkiro-notari denak niri.

3. Eskribauen emazteak errezatzen ari izaten dere, errietan auziak izateko.

4. Aize andia dabilenean eskribauren bat il da.

5. Napar-egoea Aize egoa dabilenean eskribauren bat il dala uste izaten du erriak eta inpernuan lekurik eztuelako batera ta bestera ibiltzen dala.

6. Beti auzitan dabilen bategaitik, eskribaua ezpada bampecirc; a ilten danean aizeak ibiliko dira esaten da.

7. Bein eskribau bat zeruko ateragiño eldu eizan ta norbaitek an fruta nueva esan eieban.

8. Bizkaiko Legezarrak seigarren izenpeko seigarren aginduan dino: Eskribauak ezpediz legegizon izan.